12 junio, 2014

ZIRKULAZIOA 8

                                                                   Nutrizioa


11 junio, 2014

ZIRKULAZIOA 7

Zirkulazioari buruzko birpasaketa bikaina burutu nahi izanez gero, egin klik hemen eta bideo lagungarria ikusi ahalko duzue.

10 junio, 2014

ZIRKULAZIOA 7

Egin ezazue klik irudian zirkulazioari buruzko teoria aztertzeko.

ZIRKULAZIOA 6

ODOLAREN IBILBIDEA

Odolak beti egiten duen ibilbide berari odol zirkuazioa deitzen zaio. Odol zirkulazioak bi zirkuitu desberdin ditu: Zirkulazio orokorra eta biriketako zirkulazioa.

Zirkulazio orokorra edo handia: Oxigenoz betetako odola, biriketan gasen trukaketa egin ondoren, ezkerreko aurikulatik sartzen da bihotzean. Hortik, alde bereko bentrikulura pasatu eta gero, aorta arteriatik kanporatzen da gorputzeko leku guztietara heltzeko behar beste indar eramanez. Aorta arteria adarkatzen doa eta kapilarretan bukatzen du ibilbidea. Hauetan gaien trukaketa suertatu ondoren, odola bihotzera itzultzeko bidea hasten da. Azkenik, kaba zainetik eskuineko aurikulara heltzen da karbono dioxidoz beterik.

Biriketako zirkulazioa: Odola eskuineko aurikulatik alde bereko bentrikulura igarotzen da. Hortik, biriketako arterian zehar biriketara joaten da. Arteria hau adarkatzen doa albeoloak inguratzen dituzten kapilarretan amaitu arte. Hor, denok dakigu bezala, gasen trukaketa suertatzen da eta oxigenoz betetako odola bihotzera iristen da biriketako zainetik. Behin bihotzera heldu, odola zirkulazio orokorra egiten hasten da berriro.

ZIRKULAZIOA 5 - Odola

Odolaren osagaiak




 Globulu gorriak

 Globulu zuriak

 Plaketak
O